Non: Sarrera > Lehen pausuak

Zerbitzuen kontratazioa

Gida hontan, zure domeinu propia duen web gune bat izateko behar dituzun zerbitzuak nola kontratatu azaltzen dugu.

Adibide hontan, bezeroa “Patxi Bereziartua” deitzen dela suposatuko dugu, bestalde “patxibereziartua.com” domeina nahi du bere web guneratzentat eta “borobila 250” ostatatze plan bat nahi du.

1 - Domeinuaren aukeraketa

Kontratazioaren lehen pausua zure web gunearentzat nahi duzun domeinu izena aukeratzea da. Ezin duzu edozein doeminu aukeratu, izan ere domeinua libre edo erregistratu gabe egon behar du.

Adibideari jarraituz, eta ondorengo irudian ikus daitekeen moduan, “patxibereziartua” idatziko duzu eta ondorengo botoia sakatu:

“patxibereziartua” domeinu izenaren TLD barioazio ezberdinen egoera konprobatuko da eta erregistratzeko moduan daude erakutsi. Kasu hontan “patxibereziartua.com” libre dagoenez horixe aukeratuko dugu eta erregistroa urte batetarako egin ahi dugula aukeratu:

2 - Ostatatze plana aukeratzea

Adibideari jarraituz eta irudian ikus daitekeen moduan, “borobila 250” ostataze plana aukeratuko dugu, hortarako “Ondorengo web ostatatze plana nahi dut” hautatu eta zerrendatik “borobila 250” aukeratu:

Ostatze plana aukeratu

3 - Fakturazio periodoa, deskontu kupoia, etab.

Orain, ondorengo irudian ikus daitekenez, ostatatze planaren ordainketa periodoa aukeratu behar duzu, ondoren deskontu kupoirik badaukazu idatzi ezazu hutsune egokian eta bukatzeko, zure probintzia idatz ezazu:

OHARRA: Gure blogeko Promozioak atalean abian ditugun promozioak eta deskontuak aurkituko dituzu, sorte pixka batekin erabil dezakezun deskontu kupoiren bat aurkituko duzu.

4 - Dagoeneko bezero al zara?

Pausu hontan, oraindik gure bzeroa ez baldin bazara, “Ez. Bezero berri naiz” aukeratu ezazu. Dagoeneko bezeroa bazara, “Bai. Eskari hau nere bezero kontura gehitu” aukeratu eta zure extranetera sartzeko email eta pasahitza idatz ezazu.

5 - Datu pertsonalak, domeinuaren datuak eta ordainketa datuak

Zure datuak bete itzazu:

Zure datu personalak bete ondoren, ondorengo irudian ikusten den moduan, domeinuen datuak eskuz bete beharrean “blibk eginez aukera eta goian eman...” aukeratu ezazu:

Ondoren ordainketa metodoa erabaki eta esketzen dizkizun datuak eman. Azkenik, gre zerbitzuen kontrataziorako baldintzak irakurri eta onartu itzazu.

6 - Datuen egiaztatzea

Pausu hontan aurreko pausuan eman dituzun datuak zuzenak direla egiaztatzea besterik ez dugu egin behar. Ondoren, “Eskaria prozesatu” botoia sakatu kontratazio bukatu eta emaitza ikusteko.

7 - Kontratazioaren emaitza

Pausu hontan ez duzu ezer egin behar, kontratazioan emaitza ikustea besterik ez.

Erroreren bat gertatu bada eta ordainketa metodo moduan kreditu txartela aukeratu baduzu, seguraski errorearen arrazoia bankuak zure txartela ez onartu izana izango da. Kontratazio prozesua berriz hastea gomendatzen dizugu eta kreditu txartel ezberdin bat erabiltzea.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )