Non: Sarrera > Programaketa > Ruby > Ruby On Rails

Rails aplikazio bat izoztea

Rubyren GEMS paketeen sistemak Ruby On Rails hainat bertsioa instalatzeko aukera ematen du, horrela zure aplikazioak behar duen bertsioa erabili dezakezu. Dena den, zure Rails aplikazioaren konfigurazioan kontrakoa ezartzen ez baduzu, zure aplikazioak Rails-en azken bertsioa erabiliko du.

Hau ondo dago eta logikoa da, azken finean Rails-en azken bertsioak azkenengo zuzenketak eta ezaugarriak dakartza. Zoritxarrez, Rails aplikazio bat Rails-en bertsio konkretu bat erabiliz garatu baduzu, Rails-en aplikazio berri bat erabiltzen hasten zarenean zure aplikazioak guztiz ez funtzionatzea gerta daiteke. Geuk zerbitzarian Rails-en bertsio berri bat instalatzen dugunean, zure aplikazioa bertsio berri hau erabiltzen hasiko da eta beraz, agian funtzionatzeari utziko dio.

Arazo hauek ekiditzeko, zure Rails aplikazioa Rails-en bertsio konkretu batetan izoztu dezakezu, hau da, zure aplikazioak nahi edo behar duzun Rails-en bertsioa erabiltzera behartu dezakezu.

Rails aplikazio bat izozten duzunean, RoR-en framework-a osatzen duten zenbait fitxategi eta honen funtzionamendurako beharrezkoak diren Ruby-ren GEM-ak zure aplikazioaren “vendor” direktoriora kopiatu egiten dira. Honela, zure Rails aplikazioak, zerbitzariko Ruby libreriake rabili beharrean, zure “vendor” direktorioko libreriak erabiliko ditu.

Rails aplikazio bat izozteko zure ostatatze kontura SSH bidez sartu beharko duzu, ondoren zure aplikazioaren “vendor” direktoriora sartu eta “rake” komandoa exekutatu:

cd <rails-aplikazioa>/vendor
rake rails:freeze:gems



Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )