Non: Sarrera > Lehen pausuak

Web gunea sortu

Web gune mota asko dauden moduan, weg guneak sortzeko modu asko daude, dena den bi multzotan sailkatu daitezke:

  1. Web gunea zure ordenagailuan instalaturiko HTML editore baten bidez eta ondoren web gunea osatzen duten orri eta fitxategi guztiak FTP bidez argitaratu.
  2. Edukiak kudeatzeko sistema edo CMS bat zure webgunean instalatu ondoren, hura erabiliz web gunearen edukiak eta orriak zure web nabigatzailea erabiliz sortu.

Web gune bat sortzeko lehen modua, betiko erara egitea dela esan dezakezu, Interneten lehen egunetan horrela sortu eta argitaratzen ziren web guneak eta horrela egitea posible izaten jarraitzen.

Bigarren moduan, era moderno eta erosoena dela esan dezakegu. Lehen moduan bezain flexiblea ez da eta askotan konplexuago izatera hel daiteke, baina orokorrean modurik erraz eta arinena da.

HTML editorea eta FTP erabiliz

Hauxe ez da erraz azaltzen den gauza horietakoa. Nola egin badakizu, bikain! Bestela, Edukiak kudeatzeko sistema bat erabili ezazu zure web gunea sortzeko.

Edukiak kudeatzeko sistema bat erabiliz

Edukiak kudeatzeko sistemak web gune bat sortu eta kudeatzeko modurik eroso eta errezena dira. Web gunea sortzeko ez duzu inolako diseinu edo programaketa jakin beharrik, dena zure web nabigatzailea erabiliz egin dezakezu.

Edukiak kudeatzeko sistema edo aplikazio mordoa dago. Batzuk zeregin konkretu batzuetarako sortu dira eta beste batzuk orokorragoak dira.

Guk, WordPress, blogak kudeatzeko sistema ezaguna, edukiak kudeatzeko sistema orokor gisa erabiltzea gomendatzen dizugu eta harekin zure web gunea sortzea. WordPress erraz ikasten den tresna da eta eduki moeta asko sortu eta argitaratzeko aproposa ere bada.

Dena den, WordPress instalatu, euskaratu eta web gune orokor batetara egokitu daitezkeen itxurak sortzea ez da lan erraza eta horrexegatik sortu dugu boroPress.

Beraz, zure web gunea boroPress erabiliz nola sortu ikasi nahi baduzu, boroPress atalera sar zaitez.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )