
Non: Sarrera > Lehen pausuak
Webgune bat promozionatzeko modu asko daude, baina orokorrean bilatzaileen posizionamendua edo promozioa (SEO da ingelerazko akronikomoa) da emaitza hoberenak eskeintzen dituen teknika.
Google, Yahoo! eta MSN Search (Live Search) bilatzaileek dira normalean edozein webguneren bisitarien jatorri nagusia. Inguru hauetan erabiltzaileen gehiengoak Google erabiltzen duenez, Google da dudarik gabe zure web gunera bisitari gehien bialduko dizun bilatzailea.
Jendeak aipaturiko bilatzaile hauek erabiltzen ditu produktuak, zerbitzuak eta edozein gairi buruzko informazio aurkitzeko. Beraz, zure webgunea bilatzaileen emaitzetan ondo kokatua egon eskero zeuk eskeintzen duzunaren bila dabilen bisitari asko lortu ditzakezu.
Zure web gunea bilatzaileen emaitzetan ager dadin ondorengo helbideetako formularioak betez zure web gunea sujetiruko diezu:
Dena den, normalean, bilatzaileetan web gune bat sujeritzea ez da beharrezko izaten. Izan ere, norbaitek bere web gunean zurera bideratzen duen lotura edo esteka bat jartzen badu, bilatzaileek zure web gunea aurkituko bait dute.
Bestalde, bilatzaileek zure web gunearen berri jakin ondoren, aste batzu pasa daitezke zure web gunea bilatzaileen emaitzetan agertu aurretik.
Zeure web gunearekin erlazioa duten terminoen bilaketen emaitzetan ondo kokatua agertzea da helburua, hortarako teknika eta irizpide ugari daude baina orokorrean lan konplexua izaten da.
Dena den, badaude web gune guztiek jarraitu beharko luketen zenbait irizpide:
Zure web gunea bilatzaileen emaitzen ondo kokatua egoteko tenikak ikasteko gida eta web gune ugari daude Interneten, ondorengo biak abiapuntu onak dira:
Bilatzaileez gain, web guneen direktorioek ere zenbait bisitari bidali dezakete zure web gunera. Direktorioak pertsonek mantenduriko eta atal ezberdinen arabera sailkuriko web gune zerrendak dira.
Zure web gunea direktorio batean ager dadin, zure web gunearen helbidea bidali behar diezu, hortarako prestaturiko formularioa betez.
Direktorio garrantzitsuenak hauek dira:
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )