Nola egin traceroute

Windows sistemetan

Zure ordenagailua Windows bat baldin bada, pausu hauek jarraitu:

  1. Aukeratu “Inicio → Ejecutar”
  2. Idatzi ezazu “cmd” ( komillarik gabe ) eta komando hura exekutatu.
  3. Windows-en kontsola ireki egingo da ( atzekalde beltza duen lehiatilatxo hura ), bertan idatzi ezazu “tracert zuredomeinua.com” ( komillarik gabe ) eta teklatuko Return edo Intro botoia sakatu.
  4. Tracert komandoaren emaitza edo irteera gisa hainbat zenbaki eta textu agertzen hasiko da, textu eta zenbaki berriak agertzeari utzi harte itzaron ezazu.

UNIX sistemetan

Zure ordenagailua Linux, FreeBSD, Mac OS X edo, orokorrean, edozein Unix, jarrai itzazu ondorengo pausuak:

  1. Sistemaren kontsola edo terminala ireki
  2. Kontsolan zaudela “traceroute zuredomeinua.com” tekleatu eta teklatuko Return edo Intro botoia sakatu.
  3. Traceroute komandoaren emaitza edo irteera gisa hainbat zenbaki eta textu agertzen hasiko da, textu eta zenbaki berriak agertzeari utzi harte itzaron ezazu.



Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )