
Non: Sarrera > Teknologiak > MySQL
Modu lehenetsian zure MySQL datu-baseetara zure ostatatze kontua dagoen zerbitzari berdinetik soilik sar daiteke, beraz ezin izango duzu zure ordenagailuan instalaturiko software batetatik zure datu-baseetara konektatu.
Hauxe egin nahi baduzu lehenik eta behin aipatu berri dugun konfigurazio lehenetsia aldatu beharko duzu. Gainera, zure MySQL zerbitzari gisa localhost erabili behar ez duzula kontua izan, zure domeinua edo zure ostatatze kontuaren IP helbidea erabili beharko duzu.
Zure datu-baseetara kanpoko zerbitzari edo ordenagailuetatik sarrera baimentzeko paussuak:
Lehenik eta behin, kontrol guneko “MySQL datu-baseak” atalera sartu behar duzu.
Zuire ordenagailutik zure MySQL datu-baseetara sartu edo konektatu ahal izateko, zure ordenagailuaren IP helbidea zure MySQL datu-baseetara sarrera duten helbide edo ordenagailuen zerrendara gehitu behar duzu.
Hortarako, “Zure MySQL datu-baseetara sarrera duten zerbitzariak” dioen izenburuaren azpian dagoen “Zerbitzaria (% komodina erabil dezakezu):” hutsunean zure ordenagailuaren IP helbidea idatzi ezazu eta “Gehitu” botoia sakatu:
Ondorengo emaitza ikusiko duzu:
Zure IP helbidea finkoa ez baldin bada, hau da, IP dinamikoa baduzu, momentuan duzun IP helbidea sartu dezakezu baina etengabe eguneratu beharko duzu. Beraz, egokiena “%” komodina erabiltzea da.
Bestalde, zure IP helbidea dinamikoa bada abina beti ere IP helbide rango batetakoa, “%” komodira sartu beharr
Batzutan, gida hontako pausuak ondo bete arren, ezin duzu zure ordenagailutik zure MySQL datu-baseetara konektatu, baina badu konponbidea.
Egin behar duzuna, erabili nahi duzun MySQL erabiltzaileari erabili nahi duzun datu-basera sartzeko baimen berriro ere eman, hortarako gure Nola sortu MySQL datu-base bat? gidako 4. pausua berriz egin ezazu.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )