Non: Sarrera > Teknologiak > MySQL

Nola instalatu nere web gunean MySQL erabiltzen duen aplikazio bat

Gaur egun, web aplikazio askok MySQL datu-base bat erabiltzea beharrezkoa dute eta beraz, zure web gunean halako aplikazio bat instalatzeko, zure ostatatze kontuan gutxienez MySQL datu-base bat eduki behar duzu.

Web aplikazio hauek, normalean, instaladore bat izaten dute eta instaladore honek erabili nahi duzun MySQL datu-basearen datuak eskatzen dizkizu. Instaladoreari eman behar dizkiozun datuak jakiteko, lehenik eta behin, gure Nola sortu MySQL datu-base bat? gidako argibidei jarraituz MySQL datu-base bat eta MySQL erabiltzaile bat sortu behar dituzu, ondoren MySQL erabiltzaile horri datu-basearen gaineko baimenak eman.

MySQL datu-basea eta erabiltzailea sortu eta baimenak zuzen ezarri ondoren, instalatu nahi duzun aplikazioaren instaladoreak eskatuko dizkizun datu guztiak izango dituzu. Hori bai, gogoratu ezazu, MySQL zerbitzari gisa localhost erabili behar duzula.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )