
Non: Sarrera > Lehen pausuak
Kontrol gunea zure ostatatze kontuaren hainbat ezaugarri eta funtzionalitate kudeatzeko herraminta da.
Kontrol gunera sartzeko bi modu dituzu:
Bi kasutan, erabili edo idatzi behar dituzun erabiltzaile eta pasahitz datuak zure ostatatze planaren ongi etorri mezuan ageri direnak dira.
Login orrira sar zaitez eta bertako formularioa bete eta bidali ezazu.
Adibidearekin jarraituz, www.patxibereziartua.com/cpanel helbidera abiatu zaitez:
Ondoren, erabiltzaile izena eta pasahitza bete beharko dituzu:
Kontrol gunera sartzeko eman ditugun argibideak jarraitu arrez, ezin baduzu kontrol gunera sartu, ondorengo 2 arrazoietako batengatik izango da:
Zure web ostatatze planaren ongi etorri mezuan kontrol gunera eta extranetera sartzeko datuak aurkituko dituzu, kontrol gunera sartzeko datuak erabili itzazu!
Oraindik ere kontrol gunera sartzea lortu ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez.
Seguraski zure ordenagailuan edo zure ordenagailua aurkitzen den sarean (batik bat, bulegotik sartu nahian bazabiltza ), gure kontrol gunearen komunikazio-portura sarrera blokeatzen duen firewall edo bestelako elementu bat dago.
Firewall edo elementu hori ezgaitu ezazu eta kontrol gunera sartzen berriz saiatu. Oraindik ere sartzea lortzen ez baduzu, gurekin harremanetan jar zaitez.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )