PHP konfigurazioan aldaketak egin ondoren Internal Server Errorea dut

Internal Server Erroreak zerbitzariren konfigurazioan arazoren bat dagoenean agertzen dira. Errore hauek mota askotakoak izan daitezke: konfigurazio errorea, fitxagien baimen arazoak, etab.

Kasu hontan, seguraski, PHP konfigurazioan nolabaiteko errorea txertatu duzu. Zure PHP konfigurazioaren “php.ini” fitxategia hasierako egoeran uzten saiatu zaitez eta zure webguneak errore berdina erakusten jarraitzen duen begiratu.

Agian, “php.ini” fitxategia lehen zegoen moduan utzi duzu eta oraindik ere errore berdina ikus daiteke zure webgunean, orduan sar zaitez zure ostatatze kontura SSH bidez eta ondorengo komandoa exektuatu ezazu:

pkill -u <erabiltzailea>

Komando hontan <erabiltzailea> zure ostatatze kontuaren erabiltzaile izenagatik aldatu behar duzu. Zure ostatatze kontuaren erabiltzaile izena, kontrol gunera sartzeko erabiltzen duzun erabiltze izena da.

Komando hori exekutatzean zure erabiltzaileak dituen prozesu guztiak hil edo bukatzen dituzu, beraz komando hori exekutatu aurretik prozesu garrantzitsurik abian ez duzula zihurtatu beharko zenuke. Hortarako ondorengo komandoa exekutatu:

ps uxf

Komando hori exekutatuz zure erabiltzaileak abian dituen prozesu guztiak ikusiko dituzu.

OHARRA: Gauza bera egitea gomendatzen dugu hemen.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )