Non: Sarrera > Domeinuak

Domeinuen transferentzia

Dagoeneko beste enpresa batetan erregistraturiko domeinu izen bat baldin baduzu, zure domeinua gugana transferitzeko aukera daukazu.

Domeinu bat transferitzeak, domeinu horren kontrola enpresa batetik bestera igarotzea suposatzen du eta honekin batera, domeinuaren ondorengo berritzeak enpresa berriarekin egingo dituzula. Hau da, domeinu bat A enpresatik borobilera transferitzen baduzu, orndurik aurrera domeinuaren berritzeak gurekin egingo dituzu.

Bestalde, domeinu generikoen transferentzia egiten denean, aipaturiko enpresa aldaketa gertatzeaz gain, zure domeinuaren erregistroa urte betez berritzen da. Hau ulertzeko adibide bat erabiliko dugu:

Zure domeinua transferitu aurretik, haren berritze data 2006.eko Abenduaren 10ean bazen, domeinua transferitzen denean urte betez berritu egingo dugu eta beraz, berritze data 2007.eko Abenduaren 10a izango da.

Domeinuaren transferentzia nola egin

Zure domeinua guregana transferitu aurretik 3 gauza egin behar dituzu:

  1. Zure domeinuaren EPP giltza edo AuthKey deritzona lortu. Giltza hau, orain domeinua erregistratua duzun enpresakoei eskatu behar diezu.
  2. Zure domeinua bloketua ez dagoela zihurtatu. Zure domeinuaren WHOIS-a ikusi eta bertan “Status”-en balioa ikusi. “Status”-en balioa ACTIVE izan behar du, balioa beste edozer baldin bada ( REGISTRAR-LOCK, TRANSFER-PROHIBITED, etab. ) zure domeinua desbkloeatu beharko duzu. Zure domeinua desblokeatzeko, orain domeinua erregistratua duzun enpresakoekin hitzegin beharko duzu, domeinua desblokeatu dezaten eskatu.
  3. Zure domeinuaren kontaktu administratiboaren e-posta helbidea zurea dela zihurtatu. Hau ikusteko, zure domeinuaren WHOIS-a ikusi beharko duzu. E-posta helbide hura zurea ez bada, domeinua erregistratua duzun enpresakoekin hitzegin eta hori aldatu dezaten eskatu.

3 gauza hauek egin ondoren, jarrai itzazu pausu hauek:

  1. Zure domeinuaren transferentzia kontratu ezazu, domeinuaren EPP giltza emanez.
  2. Ordu batzuetara ( 48 ordu baino lehen ) transferentzia onartu behar duzula azaltzen dizuen email bat jasoko duzu. Email hau ingeleraz egongo da eta “Doma intransfer request for ZUREDOMEINIA.COM” izango da bere gaia. Email hontakoari jarraitu beharko diozu eta transferentzia onartu.
  3. Transferentzia onartu eta hiruzpalau egunetara domeinuaren transferentzia bukatu egingo da.



Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )