Non: Sarrera > Teknologiak > Apache

Domeinua WWW izatera behartu

Zure webguneak www.domeinua.com erako helbidea soilik erabiltzea nahi baduzu, eta domeinua.com-era joaterakoan www.domeinua.com-era berbideratua izan, irakurtzen jarraitu:

Hau modu askotan lortu dezakezu, baina gure gomendioa Apache-ren ModRewrite moduloaren laguntzaz egitea da. Egin behar duzun gauza bakarra, zure domeinuaren direktorio publikoan ondorengo instrukzioak dituen .htaccess fitxategi bat sortzea da:

RewriteEngine On
RewriteBase /
RewriteCond %{HTTP_HOST} ^domeinua\.com$
RewriteRule ^(.*)        http://www.domeinua.com/$1 [R=301,L]

Kontuan izan “domeinua.com” zure domeinuaren izenagatik aldatu behar duzula. Kontuan izan ere, behar denean, “dominua\.com” formatua mantendu beharko duzula, hau da, domeinuaren puntua (”.”) beharrean “\.” jarri behar duzu.

Zure direktorio publikoan dagoeneko .htaccess fitxategi bat badago, aipaturiko instrukzioak txertatzeak arazoak sor ditzake. Gurekin harremanetan jar zaitez.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )