
Zure web ostatatze planean, doeminu nagusiaz gain, ostatatu ditzakezun domeinu edo webguneak dira.
Domeinu gehigarrien argitaratze direktorioa ez da domeinu nagusiaren direktorio berdina, beraz domeinu gehigarriek ez dute domeinu nagusiaren eduki berdina, webgune ezberdinak dira.
Doeminu gehigarrien argitaratze direktorioa “public_html” direktorioaren azpi-direktorio bat izango da beti.
Gure web ostatatze plan guztiek ez dute domeinu gehigarriak ostatatzeko aukerarik. Aukera duten planetan, kontrol gunera sartu eskero “Domeinu gehigarriak” izena duen atal bat ikusiko duzue. Atal hortan zure ostatatze kontura domeinu gehigarri berriak gehitu ahalko dituzu.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )