Non: Sarrera > Teknologiak > Apache

Direktorioen index fitxategiak

Direktorio baten index fitxategia edo fitxategi lehenetsia, direktorio horren helbidera zure web nabigatzailea erabiliz sartu eskero ikusiko duzun fitxategia da.

Hauxe kontzeptu sinplea baina oso garrantzitsua da. Zure webgunearen Sarrera orria zein izango den definitzen bait du. Honen arabera, zure webgunearen Sarrera den fitxategiari izen bat edo beste bat eman beharko diozu.

Direktorio batean “index.html” izena duen fitxategi bat baldin badago, direktorio horren helbidera sartu eskero, “index.html” fitxategi ikusiko duzu.

Adibidez, zure ostatatze kontuaren argitaratze direktorio nagusian, “public_html” direktorioan, “index.html” fitxategi bat jarri eskero, zure webgunearen helbidera sartzen zarenean “index.html” fitxategi hori ikusiko duzu, nahiz eta zure webgunean fitxategi mordoa egon. Eta zergaitik? Index fitxategien jerarkian “index.html” fitxtaegi-izena delako lehena.

Gure zerbitzarietan, Index fitxategien jerarkia definitzen duen DirectoryIndex hobespenaren balioa honakoa da:

DirectoryIndex index.html index.wml index.php index.php5 index.php4 index.phtml index.php3 index.shtml index.cgi index.js index.jp default.htm default.html home.htm index.htm

Jerarki honen arabera “index.html” fitxategi-izena de lehena, ondoren “index.wml” dator, gero “index.php5”, etab.

Beraz, eta ebste adibide bat jartzeagatik, zure webgunearern argitaratze direktorio nagusian “index.php” eta “index.php5” izenak dituzten bi fitxategi badituzu, zure webgunera web-nabigatzailea erabiliz sartu eskero, “index.php” fitxategia ikusiko duzu.

Fitxategi zerrendak

Direktorio batetan Index fitxategirik ez badago, direktorio horren azpi-direktorio eta fitxategien zerrenda ikusiko duzu.

Dena den, zerrenda hau agertzea edo ez agertzea aukeratu dezakezu. Hortarako, .htaccess fitxategien laguntza daukazu.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )