
Non: Sarrera > Galderak eta erantzunak
Zure web guneak eta posta elektroniko zerbitzuak hile batetan transferitzen duten datuen kopurua. Gure ostatatze plan guztiek hileko datu transferentzian muga bat ezartzen dute.
Norbaitek zure web gunea bisitatzen duen bakoitzean, zure web gunea osatzen duten zenbait orrialde, irudi eta orokorrean, edozein fitxategi, zerbitzaritik erabiltzailearen ordenagailura bidaliak dira. Fitxategi hauek, KByte edo MByte-etan neurtzen den, espazio edo tamaina konkretu bat dute, eta beraz fitxtaegiten tamainaren adinako KByte zerbitzaritik erabiltzailearen ordenagailura bidaiatzen dute. Hau gertatzen denean Kbyte kopuru konkretu bat transferitu dela esaten da.
E-posta mezueekin eta FTP bidez igo edota jeisten dituzun fitxategiekin antzeko zerbait gertatzen da, KByte-etan neurtzen den datu kopuru bat transferitu egiten dela.
Ba, hile oso batean, zure ostatatze kontuak transferitu duen datu kopuru osoari, zure ostatatze planak kontsumitu duen datu-transferentzia deitzen diogu.
Web gune arrunt batek, normalean ez luke 300 MB-eko hileko datu-transferentzia baino gehiago kontsumitu beharko. Beraz, gure ostatatze planak beharrizan geienetara moldatzen dira.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )