Non: Sarrera > Lehen pausuak > Webgunea sortu

boroPress eskuz instalatu

OHARRA: Argibide hauek ez dira edonork jarraitzeko modukoak, beraz arazorik izan eskero gurekin harremanetan jar zaitez eta geuk instalatuko dizigu boroPress.

1 - MySQL datu-basea sortu

boroPress instalatu aurretik honek erabiliko dituen MySQL datu-basea eta erabiltzailea sortu beharko dituzu. Pausu hauek jarraitu:

  1. Kontrol gunera sar zaitez
  2. Kontrol guneko MySQL datu-baseak atalera sar zaitez

2 - boroPress deskargatu

Orain, boroPress zure ordenagailura jeitsi eta ondoren boroPress enpaketaturik datorren ZIP fitxategia deskonprimitu ezazu.

boroPress-en azken bertsioa jeisteko helbidea hauxe da: http://www.boropress.org/jeitsi/boropress.zip

3 - boroPress konfiguratu

Dagoeneko boroPress zure ordenagailura jeitsi baduzu, pausu hauek jarraitu:

1. Lehen pausua:

boroPress-en ZIP fitxategia deskonprimitu ezazu, “boropress” izena duen direktorio berri bat sortuko da.

2. Bigarren pausua:

Sar zaitez “boropress” direktorio horren barruan eta “wp-config.php” fitxategi testu-editore bat erabiliz ireki ezazu.

3. Hirugarren pausua:

Fitxategi hortan eta gure adibidearekin jarraituz, ondorengo kodea aldatu beharko duzu:

define('DB_NAME', 'wordpress');
define('DB_USER', 'username');
define('DB_PASSWORD', 'password'); 

Eta horrela utzi:

define('DB_NAME', 'patxibe_boropress');
define('DB_USER', 'patxibe_boropress');    
define('DB_PASSWORD', '82s-ahs12AkLs.U20-JKsa2:shP7:29x'); 

4. Laugarren pausua:

Aldaketa hauek egin ondoren “wp-config.php” fitxategia gorde ezazu.

4 - boroPress zure web gunera FTP bidez igo

5 - boroPress instalatu

boroPress zure web gunera igo ondoren eta “boropress” direktorio osoa igo duzula suposatuz, http://zuredomeinua.com/boropress/wp-admin/install.php helbidera abiatu zaitez.

Patxi Bezeriatuaren adibidearekin jarraituz, http://patxibereziartua.com/boropress/wp-admin/install.php helbidera abiatu beharko zinateke.

Helbide hortan, boroPress instaladorea aurkituko duzu, jarrai itzazu bertako argibideak.




Sarrera · Hosting · Wikia · Bloga · Kontaktua · Mapa

© Ekostat Informatica, S.L.  -  Lege oharra  -  ( XHTML eta CSS zuzena )