
Non: Sarrera > Aplikazioak
boroPress, WordPress deritzon blogak kudeatzeko sisteman oinarriturik sortu dugun web aplikazioa da.
WordPress-en instalazioa, euskaraketa eta pertsonalizazio prozesua errezteko asmoz, gure WordPress distribuzio propia hasi dugu, boroPress izena eman diogularik.
boroPress, WordPress-en azken bertsioan oinarritua dago eta dagoeneko guztiz euskaratua egoteaz gain, egokitutako itxura mordoa dakartza eta zenbait plugin ere.
Beraz, boroPress eta WordPress gauza bera dira, baina boroPress euskaratua dago eta zanbait gehigarri dakartza. boroPress, euskaldunon WordPress-a dela esan dezakegu.
borobilaren bezeroa bazara boroPress instalatzeko bi modu dauzkazu:
boroPress eskuz instalatzea ez da lan erraza: boroPress jeitsi behar duzu, MySQL datu-base eta erabiltzaile bat sortu, boroPress-en konfiguratzio fitxategia moldatu behar duzu eta boroPress instalazioa bete. Beraz, gure gomendioa boropress instaladorea erabiliz instalatzea da.
boroPress-en instalazioa bukatu ondoren, admnistrazio gunera sartu beharko duzu. Hortarako, eta boroPress zure webgunearen argitaratze direktorio nagusian instalatu duzula suposatuz, http://zuredomeinua.com/wp-login.php helbidera abiatu zaitez.
Patxi Bezeriatuaren adibidearekin jarraituz, http://patxibereziartua.com/wp-login.php helbidera abiatu beharko zinateke.
Bertan, boroPress admistratzailearen erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi eta formulario bidali ezazu.
boroPress-en administrazio gunean zaudela, boroPress zure gustora konfiguratzeko ordua da.
WordPress-ek zure web gune edo blogaren portaera pertsonalizatzeko aukera ematen dizu, hortarako aministrazio gunearen Aukerak atalera sartu behar duzu eta bertan aurkituko dituzun hospenak zure gustura ezarri.
Ezarri beharreko aukera garrantzitsuenak aipatuko ditugu:
WordPress-en admnistrazio gunera sarrera baduzu, web gunearen erabiltzaile erregistratua (adibidez, administratzailea) zarela esan nahi du eta beraz, zure erabiltzailearen profila eta hobespenak ezartzeko aukera duzu.
Sar zaitez administrazio gunera eta goikaldean eta eskuinaldean ageri den Nire kontua estekan klikatu. Bertan, zure datu pertsonalak definitu ditzakezu eta “Idazterakoan editore aurreratua erabili” nahi duzun aukeratu.
Itxurak, WordPress-en itxura eta, neurri batetan, WordPress-en funtzionalitatea definitzen dutenak diseinuak dira.
WordPress normalak dakartzan “default” eta “classic” itxurez gain, boroPress-ek euskraturiko beste 24 itxura dakartza: almost-spring, pool, thirteen, oscadia, dusk, wordpress98, wordpress100, etab.
Itxura bat edo beste aukeratzeko, edo itxuraz aldatzeko, administrazio gunearen Aurkezpena atalera sar zaitez, ondoren gustoko duzun itxuraren iruditxoan klik egizu.
Pluginak, WordPress-en funtzionalitatea aberasten duten programa txikitxoak dira, hau da, WordPress-eri ezaugarri eta funtzionalitate berriak gehitzen dieten programak.
boroPress-en, WordPress-ekin datozen plugin lehenetsiez gain, ondorengo pluginak aurkituko dituzu:
Pluginak gaitu eta ezgaitzeko, administrazio gunearen Pluginak atalera sar zaitez.
WordPress 3 eduki mota ezberdin daude: sarrerak edo istorioak, orriak eta iruzkinak. Zure web gunearen estruktura osatzen dutenak sarrerak eta orriak dira.
Sarrera edo istorio bat, blogen eduki tipikoak dira, hau da, zerrenda batean kronologikoki ordenaturiko edukiak. Orriak zure gustura ordenatu ditzakezun edukiak dira, hau da, ez dira kronologikoki ordenaturiko edukiak.
Zure web gunean, sarrerak eta orriak nola agertuko diren zure boroPress-aren itxurak definitzen du. Itxura gehienetan, sarrerak dira eduki garrantzitsuena eta zure web gunearen sarrera orrialdean agertuko dira, bestalde, orriak ezker/eskuin zutabeko zerrendatxo batean edo web gunearearen goikaldeko menuan agertuko dira.
Sarrera bat sortzeko administrazio gunearen Idatzi → Bidalketa Idatzi atalera jo behar duzu eta bertako formulario bete.
Orri bat sortzeko administrazio gunearen Idatzi → Orrialdea Idatzi atalera sar zaitez eta bertako formulario bete.
boroPress-ek ezaugarri eta funtzio ugari eskeintzen dizkizu, baina askotan zail izaten da ezaugarri horiek aurkitzea edo nola erabili jakitea. Hona hemen, boroPress-en sekretu horiek nola erabili lagunduko dizuten hainbat galdera eta azalpen:
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )