
Non: Sarrera > Aplikazioak
Gure ostatatze plan guztiek PHP, Perl, Ruby edo Python bezalako teknologiak erabiltzeko aukera eskeintzen dute eta honi esker, zure webgunean ehundaka (edo milaka) web aplikazio ezberdin instalatzeko aukera duzu.
Web aplikazio bat web interfazea duen edozein software edo programa informatikoa da, hau da, web nabigatzaile baten bidez erabili daitekeen edozein software.
Programaketa lengoai ezberdinetan egindako mota eta helburu ezberdin ugari dituzten web aplikazioak daude. Hainbeste dira existitzen duten web aplikazioak ezin dugula guztien erabilera azaldu ezta beraien izena izendatu ere. Horrexegatik bakr batzuk aukeratu eta azalduko dizkizuegu.
Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean. Blogetn idazten dutenei “blogger” izenarekin ezagutzen zaie.
Azken 3 urteetan blogak Interneteko tendentzia edo ezaugarri aipagarrienetakoak bihurtu. Edukiak erreztasun handiz sortzeko aukera ematen duten tresnak dira eta gainera, iruzkinen bitartez, erabiltzaileen parte-hartzea bultzaten dute.
Bestalde, blogek trackback eta pingback moduko ezaugarriak dituzte, zeintzu blogen arteko harremanak finkatzeaz gain, blogen promozio automatikoa egiten dute. Baia hau ez da dena, blogek beraien edukiak RSS edo Atom formatuetan eskeintzen dituzte, erabiltzaileak RSS jario irakurle batez bloga jarraitu ahal izateko.
Blogak kudeatzeko web aplikazio ugari daude, hauen artean WordPress, boroPress, MovableType, Textpattern eta b2evolution.
Edukiak kudeatzeko sistema bat (ingelesez, Content Management System edo CMS) dokumentuak eta bestelako edukiak antolatu eta kudeatzeko web aplikazioa da.
Berez, web aplikazioen portzentai handi bat edukiak kudeatzeko sistema gisa kontzideratu daitezke. Adibidez, blogak eta eztabaidaguneak CMS-ak dira, baina hauek CMS espezializatuak dira.
Atal honetan helburu orokorragoak dituzten edukiak kudeatzeko sistemeei buruz mintzatuko gara, hau da, edozein motako webgune edo portakal sortzeko balio dezakete tresnei buruz.
Denda birtualak sortzeko garatuak izan diren aplikazioak, hau da, komertzio elektronikora aplikazioak.
Denda birtualek ezaugarri eta funtzionalitae asko izaten dituzte, baina orokorrenan hauek izaten dira aplikazio ezaugarri berezigarrienak:
Denda birtualak sortzeko aplikazio ugari daude. Kode irekia eta guztiz dohakoak direnen artean OS Commerce eta ZenCart aipatu ditzakegu. Nahiz eta kode irekia izan, lizentzia askea ez dutenen artean, CubeCart eta X-Cart dira aipagarrienak.
Gure gomendioa, eskeintzen dituen ezaugarri eta funtzionaliteei begiratuz, CubeCart erabiltzea izan ohi da. Dena den, CubeCart ez du euskarazko bertsiorik eskeintzen, beraz OS Commerce erabiltzea egokiago izan daiteke.
© Ekostat Informatica, S.L. - Lege oharra - ( XHTML eta CSS zuzena )