Eduki Taula

Non: Sarrera > Programaketa > Ruby > Ruby On Rails

Rails eta Bad Request errorea

Zure Rails aplikazioaren helbidera abiatu eta Bad Request errore bat jasotzen baduzu, ez urduritu, konponketa erraza du eta.

Arazoa zera da, zure Rails aplikazioaren helbidea http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa/ baldin bada, http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa helbidera bazoaz Bad Request errore bat sortaraziko duzula.

Aplikazioaren helbideak / ikurra du bukaeran, / ikurrik gabeko helbidera abiatzen abzara errorea jasoko duzu. Beraz, ondorengoa helbidea zuzena da:

http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa/

Baina hurrengoa ez da zuzena:

http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa

Suposatuko duzunez, hauxe kondpon ezean erabiltzaile askok Bad Request errore bat jasoko dute, beraz konpondu beharra dago.

Nola konpondu?

Arazo hau konpontzeko bi modu daude:

Helbidea mantenduz eta ModRewrite erregaleak erabiliz

Oso erraza da, zure ostatatze kontuaren argitaratze direktorio nagusian ( public_html ), hurrengo erregelak dituen .htaccess fitxtagei bat sortu:

RewriteEngine on
RewriteCond %{REQUEST_URI} !^/nere-aplikazioa/
RewriteRule ^(.*)$ nere-aplikazioa/$1 [L]

Kontuan izan nere-aplikazioa hitza zure Rails aplikazioaren helbide den direkotioarengatik aldatu behar duzula.

Azpi-domeinua berri bat erabiliz

Lehen pasua, kontrol gunera sartzea eta bertatik azpi-domeinu bat sortzea da. Demagun, azpi domeinuari “bloga” izana ematen diozula, bere helbidea http://bloga.zuredomeinua.com delarik.

Azpi-domeinua sortzen duzunean, kontrol guneak zure argitaratze direktorio nagusian ( public_html ) bloga izeneko direktorio bat sortuko du. Direktorio hori ezabatu ezazu eta haren izen berdinarekin zure rails aplikazioaren public direktoriora bideratzen duen lotura sinboliko bat sortu ezazu.

Lotura sinboliko hau nola sortu, nola sortu rails aplikazio bat gidako hirugarren pasuan azaldu dugu. Bertan, nere-aplikazioa izeneko lotura sinbolikoa sortzen dugu, baina oraingoan bloga izenekoa sortu beharko duzu.

cd /home/<erabiltzailea>/public_html
ln -s ../<nere-aplikazioa>/public bloga