Gure web ostatatze planek teknologia eta programaketa lengoai ugari erabiltzeko aukera ematen dizute. Lengoia horien artean PHP, Ruby, Python eta Perl dira aipagarrienak.
Azkenengo urteotan, PHP, webguneen garapenerako gehien erabiltzen den programaketa lengoia izatera heldu da. PHP erraz ikasten den lengoia da eta inolako dudarik gabe, “txapuza arinak” egiteko web lengoaia aproposena da.
Guk oso gustoko dugu PHP eta horrexegatik gure ostatatze plan guztietan PHP4 eta PHP5 erabil ditzakezue. PHP-ren garapen adar bakoitzak bere abantailak ditu, beraz biak erabiltzeko aukera ematen dizugu: PHP4 eta PHP5.
Portaera lehenetsia, “php” luzapena duen edozein fitxategik edo script-ak PHP4 erabiltzea da. Bestalde, “php5” luzapena duen edozein fitxategik PHP5 erabiliko du. Portaera hau aldatzea erraza da.
Ruby goi mailako eta objetuetara orientatutako programaketa lengoai interpretatua da. Gure ostatatze planetan Ruby script-ak FastCGI gisa exekutatzen dira.
Ruby, Rails edo Ruby on Rails izenez ezagutzen den framework-aren oinarria ere bada. Ruby on Rails MVC paradigma jarraitzen duen objetuetara orientatutako framework-a, zeinen helburu nagusia web aplikazioa erreztasun handiz eta denbora gutxian egitea da.
Ruby eta Ruby on Rails gure ostatatze planetan nola erabiltzeari buruzko informazio gehiago duzu eskura.
Perl (Practical Extraction and Report Language), Larry Wall-ek sortutako programaketa lengoaia da. Hasiera batean, UNIX-en zenbait komando edo tresnetan (sed, grep, awk, c-shell, etab.) oinarriturik zegoen eta bere erabilera nagusia sistemen kudeaketarako script-ak sortzea zen.
Perl, aipatuko ditugun programaketa lengoaien artean zaharrena da eta 90. hamarkadaren bukaeran web zerbitzuak eta aplikazioak sortzeko gehien erabiltzen zen lengoia. Ordundik, egoera hau asko aldatu da eta gaur egun, PHP da web aplikazio eta zerbitzuak sortzeko gehiene rabili ohi den lengoia.