Non: Sarrera > Posta elektronikoa

Posta elektronikoa Outlook Express erabiliz kudeatu

Sortu dituzun posta kontuak modu ezberdinetan kudeatu ditzakezu, web posta bidez egin dezakezu edo zure ordenagailuan instalaturiko programa baten bidez, adibidez OutLook Express erabiliz.

Konfiguratzeko argibideak

Outlook Express-en zure posta kontuak konfiguratzeko jarraitu beharreko pausuak:

  1. Outlook Express abiatu
  2. “Tresnak” menuan, “Kontuak” aukeratu.
  3. “Posta” fitxan klikatu ezazu.
  4. “Gehitu” botoia sakatu eta agertuko den menuan “Posta...” aukeratu. Asistente bat abiatuko da.
  5. “Bistaratzeko izena” hutsunean zure izena idatz ezazu eta “Hurrengoa >” botoian sakatu.
  6. “Helbide elektronikoa” hutsunean konfiguratu nahi duzun e-posta kontuaren helbidea idatz ezazu, adibidez zu@zuredomeinua.com. “Hurrengoa >” botoian sakatu.
  7. “Posta hartzeko zerbitzaria” aukeraketan “POP3” aukeratu. “Mezuak hartzeko zerbitzaria” eta “Posta bidaltzeko zerbitzaria” hutsuneetan mail.zuredomeinua.com idatz ezazu. “Hurrengoa >” botoian sakatu.
  8. “Kontuaren izena” hutsunean konfiguratzen ari zaren e-posta kontuaren helbidea idatz ezazu, adibidez zu@zuredomeinua.com. “Pasahitza” hutsunean e-posta kontu honen pasahitza idatzi eta “Gogoratu pasahitza” aukeratu edo markatu. “Hurrengoa >” botoian sakatu.
  9. “Amaitu” botoian sakatu.

Hau egin ondoren, dagoeneko e-posta mezuak jaso ahal izango dituzu, baina ezin izango duzu mezurik bidali, mezu bidalketa funtzionatu dezan beste pausu hauek jarraitu:

  1. “Tresnak” menuan, “Kontuak” aukeratu.
  2. “Posta” fitxan klikatu ezazu.
  3. Konfiguratu berri duzun e-posta kontua aukeratu eta “Propietateak” botoia sakatu.
  4. “Zerbitzariak” fitxan klik egizu.
  5. “Zerbitzariak” fitxan zaudela, behekaldean, “Zerbitzariak autentifikazioa behar du” aukeratu edo markatu, ondoren “Ezarpenak...” botoian sakatu.
  6. “Erabili posta hartzeko zerbitzariaren ezarpen berak” aukeratua edo markatua dagiela zihurtatu. “Ados” botoia sakatu.
  7. “Aplikatu” botoian sakatu eta ondoren “Ados” botoian.