Non: Sarrera > Programaketa > Ruby > Ruby On Rails
Zure ostatatze kontuan Rails aplikazio bat garatu eta ostatu nahi baduzu, Rails aplikazio horren eskeletoa sortu beharko duzu.
Bestalde, dagoeneko egina dagoen Rails aplikazio bat instalatzeko, ez duzu Rails aplikazioarene skeletoa sortu behar, hau da, Nola instalatu Rails aplikazio bat gida jarraitu behar duzu.
Rails aplikazio bat sortzeko jarrai itzazu ondorengo pausuak:
Lehen pausuan, zure ostatatze kontura SSH bidez sartzea da. Zure kontura SSH bidez nola sartu behar duzu jakiteko SSH orrira sar zaitez.
SSH bidez sartu ondoren, ondorengo komandoak exekutatu itzazu:
cd /home/<erabiltzailea> rails <nere-aplikazioa>
<erabiltzailea> zure ostatatze kontuaren erabiltzaile-izena da, hau da, zure kontrol gunera sartzeko erbailtzen duzun erabiltzaile-izena. <nere-aplikazioa> zure Rails aplikazioari eman nahi diozun izen laburra, adibidez: “proba”, “bloga”, etab.
Lehen komandoak, zure ostatatze kontuaren direktorio nagusian edo direktorio pertsonalean kokatzen zaitu. Bigarrenak, <nere-aplikazioa> izena izangio duen direktorio berri bat sortuko du eta bertan zure Rails aplikazioaren eskeletoa egongo da.
Aplikazioaren eskeletoa sortzea ez da nahikoa, orain zure aplikaziora web bidez sartzea posible egin behar duzu. Hortarako, SSH kontsolan honakoa exekutatu:
cd /home/<erabiltzailea>/public_html ln -s ../<nere-aplikazioa>/public <nere-aplikazioa>
Bi komando hauek exekutatu ondoren, zure Rails aplikaziora www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa/ helbidea erabiliz sartu ahal izango duzu. Sartu eskero, Rails-en ongi etorri mezua ikusiko duzu.
Zure Rails aplikazioaren helbidera joan eta Bad Request errore bat jasotzen baduzu, arazo hau nola konpondu irakurri ezazu.
Zure Rails aplikazioa sortu eta berehala, honek CGI bidez komunikatuko da web zerbitzariarekin, baina hau ez da zure aplikazioak exekutatzeko modurik egokiena, FastCGI erabiltzea komeni du. Izan ere, CGI ez da batere arina eta FastCGI erabiltzeak zure aplikazio asko askatuko du.
CGI erabiltzeari uzteko eta FastCGI erabiltzen hasteko, ondorengo komandoak exekutatuz aplikazioaren .htaccess fitxetgia editatu behar duzu:
cd /home/<erabiltzailea>/<nere-aplikazioa>/public vi .htaccess
vi komandoak testu-editore sinple bat irekitzen du, bertan zaudela .htaccess fitxategiko ondorengo lerroa:
RewriteRule ^(.*)$ dispatch.cgi [QSA,L]
Honengatik aldatu beharko duzu:
RewriteRule ^(.*)$ dispatch.fcgi [QSA,L]
Aldaketa hau egin ondoren, aldaketa gorde eta editorea itxi behar duzu. Hortarako, ESC tekla sakatu eta gero “:wq!” idatz ezazu ( komillarik gabe!!! ), azkenik Return edo Intro tekla sakatu.