Non: Sarrera > Teknologiak > MySQL
MySQL datu-base bat sortu nahi baduzu, datu-baseaz gain MySQL erabiltzaile bat sortu behar eta ondoren MySQL erabiltze honi sortu duzun datu-basearen gainean baimenak eman.
MySQL datu-base batek ez du askotarako balio, MySQL erabiltzaile bati datu-base horretan lan egiteko baimenik emanten ez badiozu. Beraz, MySQL datu-base bat sortzen duzunean, MySQL erabiltzaile bati datu-base hori kudeatzeko baimena eman behar diozu.
Jarrai itzatzu ondorengo pausuak MYSQL datu-base eta erabiltzaile bat sortzeko eta erabiltzaile horri datu-basea kudeatzeko baimenak emateko:
Lehenik eta behin, kontrol guneko “MySQL datu-baseak” atalera sartu behar duzu.
MySQL datu-basea sortzeko “MySQL datu-basea:” dioen hutsunean datu-basearen izena idatz ezazu (adibidez, “bloga”) eta “MySQL datu-basea sortu” botoia sakatu:
Ondorengo emaitza ikusiko duzu:
Sortu berri duzun MySQL datu-basearen izena <erabiltzailea>_<izena> forma izango du, non <erabiltzailea> kontrol gunera sartzeko erabiltzen duzun erabiltzaile-izena da eta <izena> MySQL datu-baseari eman diozun izena.
Datu-basea sortu ondoren, MySQL erabiltzailea sortu behar duzu. Hortarako “Zure MYSQL erabiltzaileak” izenburuaren azpikaldean dagoen formularioko “Erabiltzaile izena:” eta “Pasahitza:” hutsuneak bete eta “MySQL erabiltzailea sortu” botoia sakatu ezazu.
Ondorengo emaitza ikusiko duzu:
Sortu berri duzun MySQL erabiltzailearen erabiltzaile-izena <erabiltzailea>_<izena> forma izango du, non <erabiltzailea> kontrol gunera sartzeko erabiltzen duzun erabiltzaile-izena da eta <izena> MySQL erabiltzaileari eman diozun izena.
Datu basea eta erabiltzailea sortu bezain laster, erabiltzaileari datu-basea kudeatzeko baimenak eman behar dizkiozu. MySQL-ren kudeaketan esperientizarik ez baduzu, “ALL” baimenak ematea gomendatzen dugu, hau da, baimen guztiak ematea.
“MySQL erabiltzaile bati datu-base honen gaineko baimen guztiak eman” dioen izenburuaren azpkiko formularioa erabiliz MySQL datu-base bat aukeratu, ondoren “MySQL erabiltzailea” aukeratu eta baimenak eman:
Ondorengo emaitza ikusiko duzu:
Aipaturiko 3 gauzak egin ondoren, “MySQL datu-baseak” atalera bueltatu zaitez eta zure datu-baseen zerrenda ikusiko duzu, sortu berri duzun datu-basearean azpian bera kudeatzeko baimena duen MySQL erabiltzailea ikusiko duzu.
Ikusiko dituzun datuen artean Perl eta PHP lengoietan zer nolako kodea erabili beharko zenuke MySQL erabiltzaile hura erabiliz datu-base hortara konektatzeko...
Konexio datuak hauek lirateke:
Adibide hontako datuak ez dira zuzenak, zuk momentuan erabiltzen dituzun datuengandik aldatu behar dituzu.