Non: Sarrera > Galderak eta erantzunak

Domeinu bat baino gehiago ostatu dezaket?

borobila 250 planan web gune bakarra ostatu dezakezu, gainerantzekoetan zenbait web gune ezberdin ostatatu ditzakezu.

Plan bakarrean domeinu edo web gune nagusia ostatzeaz gain, beste web guneak ostatu nahi badituzu, domeinu gehigarri gisa konfiguratu behar dituzu.

Kontuan izan behar duzu ostataze kontu batean 3 domeinu ezberdin egon daitezkela: domeinu nagusia, domeinu gehigarriak eta aparkaturiko domeinuak.

Domeinu nagusia, ostatatze kontuko lehen domeinua da, argitaratze direktorio gisa “public_html” duena. Domeinu gehigarriak, web gune ezberdin gehiago ostatatzeko balio dute. Aparkaturiko domeinuak, domeinu nagusira helbide edo domeinu ezberdinak erabiliz sartu ahal izateko erabili behar dira.

Domeinu nagusi bakarra dago beti. Domeinu gehigarrien kopurua ostataze planaren araberakoa da eta aparkaturiko domeinu kopurua mugagabea da.