Aparkaturiko domeinua

Domeinu bat beste domeinu batean aparkatu egiten duzunean. Eta zer da domeinu bat aparkatzea? Beno, ba dagoeneko existitzen duen domeinu edo webgune bati helbide alternatibo bat gehitzea.

Suposatu ezazu zure webgunearen domeinua “karakolak.com” dela. Nahi izan eskero eta aurretik erregistratu ondoren, “karakoleuskaldunak.com” domeinua “karakolak.com”-en gainean aparkatu dezakezu eta horrela, zure webgunera bi doeminuetako edozein erabiliz sartu ahal izango da. Hau da, zure webguneara www.karakolak.com edota www.karakoleuskaldunak.com helbideak erabiliz sartu ahal izango zara.

Zure web ostatatze kontuaren domeinu nagusiaren gainean nahi beste domeinu aparkatu ahal ditzakezu. Hortarako, zure ostatatze kontuaren kontrol guneko “Aparkaturiko domeinuak” atalera sartu behar duzu.

Bestalde, domeinu gehigarrietan ezin duzu domeinu aparkaturik izan.