Ingelerazko “Common Gateway Interface” terminoaren akronimoa da CGI. Berez, web zerbitzariaren eta kanpo aplikazio software baten arteko komunikazioa arautzen duen protokoloa da.
CGI-ari esker, web zerbitzariak aplikazio softwarrak trataturiko orri bat erabiltzaileari bidali ahal dio. Badaude hauxe egiteko beste modak ere, adibidez kanpo aplikazio softwarea web zerbitzarian bertan txertatzen bada CGI-ren erabilera ez da beharrezkoa. Beste modu bat, kanpo aplikazio berberak web zerbitzari integaratu bat edukitzea da.
borobilan teknologia eta lengoaia ezberdinak CGI erabiliz funtzionatzen duten. Beraz zure ostatatze planean dagoen PHP, Ruby, Perl edota Python lengoaietan eginiko edozein script edo software, CGI-ren bitartez funtzionatzen dute.
Berez, hau ez da guztiz zuzena, borobilan mod_fastcgi edota mod_fcgid erabiltzen dugu.