Birbideraketa bat web zerbitzariak erabiltzaileari helbide batetatik beste batera eramaten dionean gertatzen da.
Suposatu ezazu duela hilabete batzu zure webgunean “nortzu-gara.html” web orri bat zenuela, baina orain fitxategi horri izena aldatu diozu, zien berria “honi-buruz.html” delarik. Momentu hontatik aurrera, gerta daiteke erabiltzaile batzu zure “nortzu-gara.html” orrira sartzea eta errore bat ikustea. Nola konpondu hau?
Oso erraz, egin behar duzuna “www.zuredomeinua.com/nortzu-gara.html” helbidetik “www.zuredomeinua.com/honi-burtuz.html” helbidera berbideraketa bat konfiguratzea da.
Eta nola konfiguratu berbideraketa bat? Modurik errezena zure kontrol guneko “Birbideraketak” atalera sartzea eta bertatik egitea da. Dena den, hau egiteko 1001 bat modu ezberdin daude: eskuz .htaccess fitxategi batean ModRewrite edo Redirect erregelak txertatuz, PHP edo antzeko lengoia bat erabiliz, etab.