Non: [[Sarrera]] > [[Domeinuak]] ====== Zeintzu dira zuen DNS zerbitzariak? ====== Zure domeinua gurekin ostatu nahi baduzu gure DNS zerbitzariak erabili beharko ditu. Hau honela izan behar du beti, naiz eta domeinua gurekin erregistratua ez egon, domeinuak gure DNS zerbitzariak erabili behar ditu. Bi DNS zerbitzari ditugu eta hauek dira: * dns.borobila.com * dns2.borobila.com ===== Nola aldatu nere domeinuaren DNS zerbitzariak? ===== Zure **domeinua gurekin erregistratu baduzu**, dagoeneko gure DNS zerbitzariak erabiliko diutu, guk hasieratik horrela konfiguratzen bait ditugu. Zure domeinua beste empresa batean baduzu eta haren **transferentzia kontratu baduzu**, domeinuaren transferentzia bukatu ondoren guk egingo dugu DNS zerbitzarien aldaketa. **Domeinua beste enpresa batean baduzu**, enpresa haren kontrol gunera sartu beharko duzu eta bertatik zre domeinuaren DNS zerbitzariak aldatu. Enpresa horren kontrol gunean zaudela, "DNS zerbitzariak", "Servidores DNS", "Servidores de nombres", "nameservers" edo antzeko izena duen atalera sartu beharko duzu eta bertatik DNS zerbitzari aldaketa egin. Kasu batzuetan, DNS zerbitzarien IP helbideak eman beharko dituzu, hala bada, hona hemen gure DNS zerbitzarien IP helbideak: * dns.borobila.com -> 84.20.2.186 * dns2.borobila.com -> 65.99.212.158