====== Nola egin traceroute ====== ===== Windows sistemetan ===== Zure ordenagailua Windows bat baldin bada, pausu hauek jarraitu: - Aukeratu "Inicio -> Ejecutar" - Idatzi ezazu "cmd" ( komillarik gabe ) eta komando hura exekutatu. - Windows-en kontsola ireki egingo da ( atzekalde beltza duen lehiatilatxo hura ), bertan idatzi ezazu "tracert zuredomeinua.com" ( komillarik gabe ) eta teklatuko Return edo Intro botoia sakatu. - Tracert komandoaren emaitza edo irteera gisa hainbat zenbaki eta textu agertzen hasiko da, textu eta zenbaki berriak agertzeari utzi harte itzaron ezazu. ===== UNIX sistemetan ===== Zure ordenagailua Linux, FreeBSD, Mac OS X edo, orokorrean, edozein Unix, jarrai itzazu ondorengo pausuak: - Sistemaren kontsola edo terminala ireki - Kontsolan zaudela "traceroute zuredomeinua.com" tekleatu eta teklatuko Return edo Intro botoia sakatu. - Traceroute komandoaren emaitza edo irteera gisa hainbat zenbaki eta textu agertzen hasiko da, textu eta zenbaki berriak agertzeari utzi harte itzaron ezazu.