Non: [[Sarrera]] > [[Teknologiak]] ====== Teknologiak eta ezaugarri aurreratuak ====== Gure web ostatatze planek hanbate zaugarri aurreratu eta teknologia zure eskura jartzen dute, zure webgunearen sorrera eta kudeaketa haietaz baliatzeko aukera emanez. Teknologia eta ezagaugarri aurreratu hauen artean [[Apache]] web zerbitzaria, MySQL datu-basea, SQLlite datu-base integratua, SSH sarrera, etab aipatu ditzakegu. ===== Kontrol gunea ===== Zure ostatatze kontuaren hainbat ezaugarri eta funtzionalitate kudeatzeko herraminta, modu erraz eta erosoan zure web nabigatzailea erabiliz. [[/kontrol-gunea|Informazio gehiago >>]] ===== Apache web zerbitzaria ===== [[Apache]] borobilan erabiltzen dugun web zerbitzaria da. Web zerbitzari bat zerbitzari ordenagailuan instalaturiko softwarea da, zeinen zeregina web orriak eta fitxategiak disko gogorretik hartu eta erabiltzailearen nabigatzailera bidaltzea da. [[/apache|Informazio gehiago >>]] ===== SSH ===== [[SSH]] edo Secure Shell, urrutiko zerbitzari baten kontsolara sartzeko modu segurua da, zure ordenagailuaren eta zerbitzariaren arteko komunikazioa modu enkriptatuan egiten bait da. Gure web ostatatze planek zure kontura [[SSH]] bidez sartzeko aurkera eskeintzen dizute. Hortarako, [[http://www.borobila.com/laguntza|gurekin harremanetan]] jarri beharko duzu eta SSH sarrera aktibatzeko eskatu. [[/ssh|Informazioa gehiago >>]] ===== MySQL datu-baseak ===== [[MySQL]], kode irekiko datu-base zerbitzari arina eta funtzionala da, web gune dinamikoen datuak gordetzeko datu-base aproposena. [[/mysql|Informazio gehiago >>]] ===== SQLlite datu-baseak ===== [[SQLite]] [[/programaketa|programaketa lengoia]] ezberdinetan libreria edo liburutegi gisa txertatzen den datu-base zerbitzari errelazionala da, zeinek inola konfigurazioarik behar ez duen eta berehala erabiltzen has daitekena. [[/sqlite|Informazio gehiago >>]]