Non: [[Sarrera]] > [[Teknologiak]] ====== SQLite ====== SQLite [[/programaketa|programaketa lengoia]] ezberdinetan libreria edo liburutegi gisa txertatzen den datu-base zerbitzari errelazionala da, zeinek inola konfigurazioarik behar ez duen eta berehala erabiltzen has daitekena. Normalean, SQLite erabili beharrean MySQL erabiltzea gomendatzen dugu, izan ere MySQL arinagoa da eta gainera, SQLite-entzat ez bezala, gure [[/kontrol-gunea|kontrol guneak]] MySQL datu-baseak sortu eta kudeatzeko herramintak eskeintzen ditu. Dena den, beharrizan batzuetarako SQLite erabiltzea komenigarria izan daiteke. SQLite datu-base fitcxategi bat besterik ez da, beraz zure datu-basea ordenagailu batetik bestera mugitzea oso errraza da eta aplikazioa portagarrietarako oso aproposa izan daiteke. Zure ostatatze kontuan, SQLite datu-baseak [[PHP]], [[Perl]], [[Python]] edota [[Ruby]] liburutegi edo libreria gisa instalatu dago (ez badago, instalatuko dugu) eta beraz, lengoia guzti hauek erabiliz SQLite datu-baseak sortu eta erabili ditzakezu. [[http://www.sqlite.org/|SQLiteren webgunean]] ezaugarri eta informazioa mordoa duzu.