Non: [[Sarrera]] > [[Programaketa]] > [[Ruby]] > [[Ruby On Rails]] ====== Rails eta Bad Request errorea ====== Zure Rails aplikazioaren helbidera abiatu eta **Bad Request** errore bat jasotzen baduzu, ez urduritu, konponketa erraza du eta. Arazoa zera da, zure Rails aplikazioaren helbidea http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa/ baldin bada, http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa helbidera bazoaz Bad Request errore bat sortaraziko duzula. Aplikazioaren helbideak / ikurra du bukaeran, / ikurrik gabeko helbidera abiatzen abzara errorea jasoko duzu. Beraz, ondorengoa helbidea zuzena da: http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa/ Baina hurrengoa ez da zuzena: http://www.zuredomeinua.com/nere-aplikazioa Suposatuko duzunez, hauxe kondpon ezean erabiltzaile askok Bad Request errore bat jasoko dute, beraz konpondu beharra dago. ===== Nola konpondu? ===== Arazo hau konpontzeko bi modu daude: * Helbidea mantenduz eta ModRewrite erregelak erabiliz arazoa kondondu. * Azpi-domeinu bat sortu eta aplikazioaren helbidea azpi-domeinu honetara aldatu. ==== Helbidea mantenduz eta ModRewrite erregaleak erabiliz ==== Oso erraza da, zure ostatatze kontuaren [[/argitaratze-direktorioa|argitaratze direktorio nagusian]] ( public_html ), hurrengo erregelak dituen [[/htaccess|.htaccess]] fitxtagei bat sortu: RewriteEngine on RewriteCond %{REQUEST_URI} !^/nere-aplikazioa/ RewriteRule ^(.*)$ nere-aplikazioa/$1 [L] Kontuan izan //nere-aplikazioa// hitza zure Rails aplikazioaren helbide den direkotioarengatik aldatu behar duzula. ==== Azpi-domeinua berri bat erabiliz ==== Lehen pasua, [[/kontrol-gunea|kontrol gunera]] sartzea eta bertatik azpi-domeinu bat sortzea da. Demagun, azpi domeinuari "bloga" izana ematen diozula, bere helbidea http://bloga.zuredomeinua.com delarik. Azpi-domeinua sortzen duzunean, kontrol guneak zure [[/argitaratze-direktorioa|argitaratze direktorio nagusian]] ( public_html ) //bloga// izeneko direktorio bat sortuko du. Direktorio hori ezabatu ezazu eta haren izen berdinarekin zure rails aplikazioaren //public// direktoriora bideratzen duen lotura sinboliko bat sortu ezazu. Lotura sinboliko hau nola sortu, [[nola sortu rails aplikazio bat]] gidako hirugarren pasuan azaldu dugu. Bertan, //nere-aplikazioa// izeneko lotura sinbolikoa sortzen dugu, baina oraingoan //bloga// izenekoa sortu beharko duzu. cd /home//public_html ln -s ..//public bloga