Non: [[Sarrera]] > [[Programaketa]] > [[PHP]] ====== PHP ====== Dudarik gabe, PHP web aplikazioak sortzeko lengoaiarik aproposenetakoa da. Azkenengo urteotan, PHP, webguneen garapenerako gehien erabiltzen den programaketa lengoia izatera heldu da. ===== borobila eta PHP ===== borobilan oso gustoko dugu PHP eta horrexegatik, teknologia hau erabiltzeko modurik hoberena eta malguena eskeintzen dizugu. Gure web ostatatzeetan PHP-k honako ezaugarriak ditu: * PHP4 eta PHP5 batera eta nahasturik erabil dezakezu. * PHP-ren konfigurazioa guztiz aldatu dezakezu. PHP4-rentzat zure php.ini fitxategi propio porpioa duzu eta PHP-entzat beste bat. * Gure PHP4 eta PHP5 instalazioek behar dituzun modulu edo luzapen guztiak ditu. * PHP script-ak FastCGI gisa exekutatzen dira. * PHP script-ak zure ostatatze kontuaren erabiltzaile gisa exekutatzen dira, honek aplikazioak instalatzerako orduan erreztasunak ematen ditu, normalean ez bait duzu fitxategi eta direktorioen baimenak aldatu beharko. Portaera lehenetsia, “php” luzapena duen edozein fitxategik edo script-ak PHP4 erabiltzea da. Bestalde, “php5” luzapena duen edozein fitxategik PHP5 erabiliko du. Zure PHP-ren konfigurazioa aldatzeko "php.ini" fitxategi propioak dauzkazu: PHP4-rentzako php.ini fitxategi bat eta PHP5-entzako beste bat. "php.ini" fitxategi hauek zure ostatatze kontuaren etc/php4 eta etc/ph5 direktorioetan aurkituko dituzu. ===== PHP galderak ===== * [[Ez duzue behar dudan PHP modulu edo luzapen bat eskeintzen]] * [[Nola konfiguratu nere PHP?]] * [[Zergaitik ezin dut .htaccess fitxategien bidez nere PHP konfiguratu?]] * [[Konfigurazio aldaketak egin ditut, baina aldaketak ez dira aplikatu, zergaitik?]] * [[Konfigurazioa aldaketak egin ondoren Internal Server Errorea dut webgunean, zer egin?]] ===== PHP4 galderak ===== * [[Nola jakin nere PHP4-aren konfigurazioa?]] * [[Nola aldatu nere PHP4-aren konfigurazioa?]] ===== PHP5 galderak ===== * [[Nola jakin nere PHP5-aren konfigurazioa?]] * [[Nola aldatu nere PHP5-aren konfigurazioa?]] * [[Nola bihurtu PHP5 nere kontuko PHP lehenetsia?]] ===== Loturak ===== PHP-ren inguruan laguntza dokumentu eta informazioa ugari dago, tamalez euskaraz oso informazio gutxi dago, aipatzea merezi dutenak hauk dira: * http://eu.wikibooks.org/wiki/PHP * http://www.blogak.com/programatzen/php-oinarrizko-gida