Non: [[Sarrera]] > [[Posta elektronikoa]] ====== Posta elektronikoa Outlook Express erabiliz kudeatu ====== Sortu dituzun posta kontuak modu ezberdinetan kudeatu ditzakezu, [[/posta-elektronikora-web-posta-bidez-sartu|web posta]] bidez egin dezakezu edo zure ordenagailuan instalaturiko programa baten bidez, adibidez OutLook Express erabiliz. ===== Konfiguratzeko argibideak ===== Outlook Express-en zure posta kontuak konfiguratzeko jarraitu beharreko pausuak: - Outlook Express abiatu - "Tresnak" menuan, "Kontuak" aukeratu. - "Posta" fitxan klikatu ezazu. - "Gehitu" botoia sakatu eta agertuko den menuan "Posta..." aukeratu. Asistente bat abiatuko da. - "Bistaratzeko izena" hutsunean zure izena idatz ezazu eta "Hurrengoa >" botoian sakatu. - "Helbide elektronikoa" hutsunean konfiguratu nahi duzun e-posta kontuaren helbidea idatz ezazu, adibidez //zu@zuredomeinua.com//. "Hurrengoa >" botoian sakatu. - "Posta hartzeko zerbitzaria" aukeraketan "POP3" aukeratu. "Mezuak hartzeko zerbitzaria" eta "Posta bidaltzeko zerbitzaria" hutsuneetan //mail.zuredomeinua.com// idatz ezazu. "Hurrengoa >" botoian sakatu. - "Kontuaren izena" hutsunean konfiguratzen ari zaren e-posta kontuaren helbidea idatz ezazu, adibidez //zu@zuredomeinua.com//. "Pasahitza" hutsunean e-posta kontu honen pasahitza idatzi eta "Gogoratu pasahitza" aukeratu edo markatu. "Hurrengoa >" botoian sakatu. - "Amaitu" botoian sakatu. Hau egin ondoren, dagoeneko e-posta mezuak jaso ahal izango dituzu, baina **ezin izango duzu mezurik bidali**, mezu bidalketa funtzionatu dezan beste pausu hauek jarraitu: - "Tresnak" menuan, "Kontuak" aukeratu. - "Posta" fitxan klikatu ezazu. - Konfiguratu berri duzun e-posta kontua aukeratu eta "Propietateak" botoia sakatu. - "Zerbitzariak" fitxan klik egizu. - "Zerbitzariak" fitxan zaudela, behekaldean, "Zerbitzariak autentifikazioa behar du" aukeratu edo markatu, ondoren "Ezarpenak..." botoian sakatu. - "Erabili posta hartzeko zerbitzariaren ezarpen berak" aukeratua edo markatua dagiela zihurtatu. "Ados" botoia sakatu. - "Aplikatu" botoian sakatu eta ondoren "Ados" botoian.