Non: [[Sarrera]] > [[Teknologiak]] > [[MySQL]] ====== Nola sortu MySQL datu-base bat ====== MySQL datu-base bat sortu nahi baduzu, datu-baseaz gain MySQL erabiltzaile bat sortu behar eta ondoren MySQL erabiltze honi sortu duzun datu-basearen gainean baimenak eman. MySQL datu-base batek ez du askotarako balio, MySQL erabiltzaile bati datu-base horretan lan egiteko baimenik emanten ez badiozu. Beraz, MySQL datu-base bat sortzen duzunean, MySQL erabiltzaile bati datu-base hori kudeatzeko baimena eman behar diozu. ===== Pausuak ===== Jarrai itzatzu ondorengo pausuak MYSQL datu-base eta erabiltzaile bat sortzeko eta erabiltzaile horri datu-basea kudeatzeko baimenak emateko: ==== 1 - Kontrol gunera sar zaitez ==== Lehenik eta behin, [[/kontrol-gunea|kontrol guneko]] "MySQL datu-baseak" atalera sartu behar duzu. ==== 2 - Datu-basea sortu ==== MySQL datu-basea sortzeko "MySQL datu-basea:" dioen hutsunean datu-basearen izena idatz ezazu (adibidez, "bloga") eta "MySQL datu-basea sortu" botoia sakatu: {{mysql:1.png|}} Ondorengo emaitza ikusiko duzu: {{mysql:2.png|}} Sortu berri duzun MySQL datu-basearen izena //_// forma izango du, non //// kontrol gunera sartzeko erabiltzen duzun erabiltzaile-izena da eta //// MySQL datu-baseari eman diozun izena. ==== 3 - MySQL erabiltzailea sortu ==== Datu-basea sortu ondoren, MySQL erabiltzailea sortu behar duzu. Hortarako "Zure MYSQL erabiltzaileak" izenburuaren azpikaldean dagoen formularioko "Erabiltzaile izena:" eta "Pasahitza:" hutsuneak bete eta "MySQL erabiltzailea sortu" botoia sakatu ezazu. {{mysql:3.png|}} Ondorengo emaitza ikusiko duzu: {{mysql:4.png|}} Sortu berri duzun MySQL erabiltzailearen erabiltzaile-izena //_// forma izango du, non //// kontrol gunera sartzeko erabiltzen duzun erabiltzaile-izena da eta //// MySQL erabiltzaileari eman diozun izena. ==== 4 - MySQL erabiltzaileari datu-basean baimenak eman ==== Datu basea eta erabiltzailea sortu bezain laster, erabiltzaileari datu-basea kudeatzeko baimenak eman behar dizkiozu. MySQL-ren kudeaketan esperientizarik ez baduzu, "ALL" baimenak ematea gomendatzen dugu, hau da, baimen guztiak ematea. "MySQL erabiltzaile bati datu-base honen gaineko baimen guztiak eman" dioen izenburuaren azpkiko formularioa erabiliz MySQL datu-base bat aukeratu, ondoren "MySQL erabiltzailea" aukeratu eta baimenak eman: {{mysql:5.png|}} Ondorengo emaitza ikusiko duzu: {{mysql:6.png|}} ==== 5 - Konexio datuak ==== Aipaturiko 3 gauzak egin ondoren, "MySQL datu-baseak" atalera bueltatu zaitez eta zure datu-baseen zerrenda ikusiko duzu, sortu berri duzun datu-basearean azpian bera kudeatzeko baimena duen MySQL erabiltzailea ikusiko duzu. {{mysql:7.png|}} Ikusiko dituzun datuen artean Perl eta PHP lengoietan zer nolako kodea erabili beharko zenuke MySQL erabiltzaile hura erabiliz datu-base hortara konektatzeko... Konexio datuak hauek lirateke: * Zerbitzaria: localhost * MySQL datu-basea: patxib_bloga (adibideko datuak) * MySQL erabiltzailea: patxib_blogari (adibideko datuak) * Pasahitza: 28.Ja-19KsA-b1-91 (adibideko datuak) Adibide hontako datuak ez dira zuzenak, zuk momentuan erabiltzen dituzun datuengandik aldatu behar dituzu.