Non: [[Sarrera]] > [[Teknologiak]] > [[SSH]] ====== Nola sartu SSH bidez ====== SSH aktibatua duzula eta zure ordenagailuan SSH programa bat instalatua baduzu, SSH bidez zerbitzari sar zaitezke. SSH bidez zure kontura sartzeko datuak hauek lirateke: * Zerbitzaria: zuredomeinua.com (edo zure IP helbidea) * Portua: 333 ( Kontuz! Ez da 22 portu estandarra! ) * Erabiltzailea: (kontrol guneko erabiltzaile-izena) * Pasahitza: (kontrol guneko erabiltzailearen pasahitza) ===== SSH programak ===== SSH erabiltzeko zure ordenagailguan SSH programa bat instalatua izan behar duzu. Windows erabiltzaileek, dohako den PuTTY SSH programa erabili dezakezue: http://www.chiark.greenend.org.uk/~sgtatham/putty/ Bestalde, Linux eta Mac OS X erabiltzaileek, terminala edo kontsola abian jarri eta bertan "ssh" komandoa erabiliz konektatu zaitezte.