Non: [[Sarrera]] > [[Teknologiak]] > [[MySQL]] ====== Nola instalatu nere web gunean MySQL erabiltzen duen aplikazio bat ====== Gaur egun, web aplikazio askok [[MySQL]] datu-base bat erabiltzea beharrezkoa dute eta beraz, zure web gunean halako aplikazio bat instalatzeko, zure ostatatze kontuan gutxienez MySQL datu-base bat eduki behar duzu. Web aplikazio hauek, normalean, instaladore bat izaten dute eta instaladore honek erabili nahi duzun [[MySQL]] datu-basearen datuak eskatzen dizkizu. Instaladoreari eman behar dizkiozun datuak jakiteko, lehenik eta behin, gure [[Nola sortu MySQL datu-base bat?]] gidako argibidei jarraituz MySQL datu-base bat eta MySQL erabiltzaile bat sortu behar dituzu, ondoren MySQL erabiltzaile horri datu-basearen gaineko baimenak eman. MySQL datu-basea eta erabiltzailea sortu eta baimenak zuzen ezarri ondoren, instalatu nahi duzun aplikazioaren instaladoreak eskatuko dizkizun datu guztiak izango dituzu. Hori bai, gogoratu ezazu, [[/zein-da-nere-mysql-datu-basearen-zerbitzaria|MySQL zerbitzari]] gisa **localhost** erabili behar duzula.