Non: [[Sarrera]] > [[Lehen pausuak]] ====== Kontrol gunera lehen aldiz sartzen ====== [[Kontrol gunea]] zure ostatatze kontuaren hainbat ezaugarri eta funtzionalitate kudeatzeko herraminta da. ===== Kontrol gunera sartu ===== Kontrol gunera sartzeko bi modu dituzu: - Gure web gunearen [[http://www.borobila.com/login|Login]] orrian aurkituko duzun formularioa erabiliz - //www.zuredoneinua.com/cpanel // helbidera joanez, non //zuredomeinua.com// zure web gunearen benetako domeinuarengatik ordezkatu behar duzu. Bi kasutan, erabili edo idatzi behar dituzun erabiltzaile eta pasahitz datuak zure ostatatze planaren ongi etorri mezuan ageri direnak dira. ==== Login orrialdetik ==== [[http://www.borobila.com/login|Login]] orrira sar zaitez eta bertako formularioa bete eta bidali ezazu. {{login:1.png|}} ==== zuredomeinua.com/cpanel helbidetik ==== Adibidearekin jarraituz, www.patxibereziartua.com/cpanel helbidera abiatu zaitez: {{login:2.png|}} Ondoren, erabiltzaile izena eta pasahitza bete beharko dituzu: {{login:3.png|}} ===== Kontrol gunera sartzeko arazoak ===== Kontrol gunera sartzeko eman ditugun argibideak jarraitu arrez, ezin baduzu kontrol gunera sartu, ondorengo 2 arrazoietako batengatik izango da: - Sartu edo erabili dituzun erabiltzaile izena edota pasahitza ez dira zuzenak. - Zure ordenagailua eta kontrol gunearen arteko mexio arazo bat dago. ==== Datu okerrak erabili dituzu ==== Zure web ostatatze planaren ongi etorri mezuan [[/kontrol-gunea|kontrol gunera]] eta extranetera sartzeko datuak aurkituko dituzu, kontrol gunera sartzeko datuak erabili itzazu! Oraindik ere kontrol gunera sartzea lortu ez baduzu, gurekin [[http://www.borobila.com/laguntza|harremanetan]] jar zaitez. ==== Konexio arazoa ==== Seguraski zure ordenagailuan edo zure ordenagailua aurkitzen den sarean (batik bat, bulegotik sartu nahian bazabiltza ), gure [[/kontrol-gunea|kontrol gunearen]] komunikazio-portura sarrera blokeatzen duen firewall edo bestelako elementu bat dago. Firewall edo elementu hori ezgaitu ezazu eta kontrol gunera sartzen berriz saiatu. Oraindik ere sartzea lortzen ez baduzu, gurekin [[http://www.borobila.com/laguntza|harremanetan]] jar zaitez.