====== PHP konfigurazio aldaketak ez dira aplikatu ====== Gure PHP instalazioa nahiko berezia da, horrexegatik PHPren konfigurazioan egiten duzun edozein aldaketa aplikatzeko 100 eta 300 segundu bitartean itzaron beharko duzu. Aldaketak berehala aplikatu nahi badituzu, zure ostatatze kontura [[/teknologiak#ssh|SSH]] bidez sartu beharko duzu eta ondoren honako komandoa exekutatu: pkill -u Komando hontan zure ostatatze kontuaren erabiltzaile izenagatik aldatu behar duzu. Zure ostatatze kontuaren erabiltzaile izena, [[/kontrol-gunea|kontrol gunera]] sartzeko erabiltzen duzun erabiltze izena da. Komando hori exekutatzean zure erabiltzaileak dituen prozesu guztiak hil edo bukatzen dituzu, beraz komando hori exekutatu aurretik prozesu garrantzitsurik abian ez duzula zihurtatu beharko zenuke. Hortarako ondorengo komandoa exekutatu: ps uxf Komando hori exekutatuz zure erabiltzaileak abian dituen prozesu guztiak ikusiko dituzu. **OHARRA**: [[/konfigurazioa-aldaketak-egin-ondoren-internal-server-errorea-dut-webgunean-zer-egin|Hemen]] gauza bera egitea gomendatzen dugu.