Non: [[Sarrera]] > [[Lehen pausuak]] ====== E-posta kontuak sortu eta erabiltzen hasi ====== Gure web ostatatze plan guztiek nahi beste posta elektroniko kontu sortzeko aukera ematen dute, honi eskeri //zu@zuredomeinua.com// erako helbidea duten e-posta kontuak izan ditzakezu. Patxi Bereziartua bezero imaginarioaren adibidearekin jarraituz, Patxik berentzako //patxi@patxibereziartua.com// helbidea duen posta kontu bat nola sortu eta erabili azalduko dugu. ===== Posta kontua sortu ===== Patxik, bere posta kontua sortu aurretik, [[/kontrol-gunera-lehen-aldiz-sartzen|kontrol gunera sartu]] behar izango du eta ondoren pausu hauek jarraitu: ==== 1 - E-posta kontuak atalera sartu ==== {{posta:1.png|}} ==== 2 - Posta kontua gehitu ==== "E-posta kontuak" atalean zaudela, "Posta kontua sortu" estekan klikatu: {{posta:2.png|}} Ondoren, irudian ikusten den bezala, formularioa bete eta bidali: {{posta:3.png|}} Eta emaitza halako zerbait izango da: {{posta:4.png|}} ==== 3 - Posta kontuen zerrenda ==== Posta kontua sortu eta berehala, sortu berri duzun kontua bertan dagoela zihurtatzeko asmoz, berriz ere "E-posta kontau" atalera bueltatu zaitez: {{posta:5.png|}} ===== Posta kontua kudeatu ===== Posta elektronikoa kudeatu, mezuak bidali eta mezuak irakurtzeko modurik errezena web-posta zerbitzua erabiltzea da. Web-posta, posta elektronikoa zure web nabigatzailea erabiliz kudeatzeko aukera emanten dizun zerbitzua da, hau da, posta mezuak web nabigatzailea erabiliz bidali eta irakurtzeko tresna. Dena den, zure e-posta kontuetara OutLook Express edo ThunderBird bezalako programak erabiliz sar zaitezke. Programa hauek zuire ordenagailuan instalatzen dira eta mezu kopuru handia jaso edo bidaltzen baduzu, posta elektronikoa kudeatzeko modurik erosoena dira. ==== Web-posta zerbitzura sartu ==== Edozein e-posta kontua web-posta bidez sartzeko jarrai itzazu ondorengo pausuak: === 1 - Web-posta zerbitzura abiatu === Zure web nabigatzaileren helbide-barran http://zuredomeinua.com/webmail helbidea idatzi eta bertara abiatu zaitez. Gure adibidearen kasuan, helbidea http://patxibereziartua.com/webmail izan beharko luke. {{posta:6.png|}} === 2 - Erabiltzaile eta pasahitza eman === Web-postaren helbidera abiatu ondoren autentifikazio datuak eskatuko dizkizun lehiatilatxoa agertuko da. Bertan, erabiltzaile gisa, e-posta kontuaren helbidea eman eta pasahitz gisa, e-posta kontuaren pasahitza. Gure adibidearekin jarraituz eta kontua sortu duguneko datuak gogoratuz, //patxi@patxibereziartua.com// kontuaren web-posta zerbitzura sartzeko eman beharreko datuak **patxi@patxibereziartua.com** eta **7B_aj-89.8A** lirateke: {{posta:7.png|}} === 3 - Web-posta tresna aukeratu === E-posta kontuaren autentifikazio datuak ondo eman eskero, web-posta zerbitzura sartuko zara eta posta kudeatzeko erabili nahi duzun tresna aukeran izango duzu: {{posta:8.png|}} [[Horde]] edo [[SquirrelMail]] aukeratu eta has zaitez mezuak bidaltzen eta jasotzen! ==== Zure ordenagailuko programa bat erabiliz ==== Sortu dituzun posta kontuak modu ezberdinetan kudeatu ditzakezu, web posta bidez egin dezakezu edo zure ordenagailuan instalaturiko programa baten bidez. Zure posta, ordenagailuan instalaturiko software bat erabiliz jaso eta bidaltzeko programa eugari dago. Erabilienetakoak Outlook Express, Microsoft Outlook eta ThunderBird dira, bina beste asko daude. Hona hemen posta kontuak programa ezberdinetan nola konfiguratu: * [[Outlook Express]] * [[Microsoft Outlook]] * [[ThunderBird]]