====== Domeinu gehigarriak ====== Zure web ostatatze planean, doeminu nagusiaz gain, ostatatu ditzakezun domeinu edo webguneak dira. Domeinu gehigarrien [[argitaratze direktorioa]] ez da [[domeinu nagusia]]ren direktorio berdina, beraz domeinu gehigarriek ez dute domeinu nagusiaren eduki berdina, webgune ezberdinak dira. Doeminu gehigarrien [[argitaratze direktorioa]] "public_html" direktorioaren azpi-direktorio bat izango da beti. Gure web ostatatze plan guztiek ez dute domeinu gehigarriak ostatatzeko aukerarik. Aukera duten planetan, [[kontrol gune]]ra sartu eskero "Domeinu gehigarriak" izena duen atal bat ikusiko duzue. Atal hortan zure ostatatze kontura domeinu gehigarri berriak gehitu ahalko dituzu.