Non: [[Sarrera]] > [[Aplikazioak]] > [[boroPress]] ====== boroPress instaladorea erabiliz instalatu ====== [[boroPress]] zure web gunean instalatzeko modurik errezena eta arinena da hau, horrxegatik modu gomendatua. ==== Kontrol gunera sartu ==== [[Kontrol gunera lehen aldiz sartzen]] atalean azaldu dugun moduan, kontrol gunera sar zaitez. ==== Instaladorera abiatu ==== [[boroPress]]-en instaladorera heltzeko, kontrol gunean zaudela, "Aplikazio instaladorea" atalera sartu eta azkenik, "boroPres" dioen loturan edo estekan klikatu. ==== Instalazioa formularioa bete ==== boroPress-en instaladoreak zenbait datu eskatuko dizkizu, datu horiek eman beharko dituzu eta ondoren "Install" botoain sakatu. Instaladoreak datu hauek eskatzen dizkizu: * **Admin User**: Administratzaileak izango duen erabiltzaile-izena. * **Admin Pass**: Administratzailearen pasahitza. * **Email**: Admnistratzailearen e-posta helbidea. * **Installation URL**: boroPress instalatu nahi duzun direktorioa. Zure blogaren helbidea www.zuredomeinua.com/bloga izatea nahi baduzu **Installation URL** hutsunean //bloga// idatzi beharko duzu. Gainerantzeko datuak ez itzazu aldatu, balio lehenetsiak zuzenak dira. ==== Instalazioaren emaitza ==== Instalazio formularioa bete eta "Install" botoia sakatu ondoren, boroPress instalatu egingo da eta instalaziaoren emaitza ikusiko duzu. Instalazioa ondo joan eskero, zure boroPress-en helbidea eta administratzailearen erabiltzaile-izena eta pasahitza gogoratuko dizkizu.