Non: [[Sarrera]] > [[Lehen pausuak]] > [[Webgunea sortu]] ====== boroPress eskuz instalatu ====== **OHARRA**: Argibide hauek ez dira edonork jarraitzeko modukoak, beraz arazorik izan eskero gurekin [[http://www.borobila.com/laguntza|harremanetan]] jar zaitez eta geuk instalatuko dizigu boroPress. ===== 1 - MySQL datu-basea sortu ===== boroPress instalatu aurretik honek erabiliko dituen MySQL datu-basea eta erabiltzailea sortu beharko dituzu. Pausu hauek jarraitu: - [[/kontrol-gunera-lehen-aldiz-sartzen|Kontrol gunera]] sar zaitez - Kontrol guneko MySQL datu-baseak atalera sar zaitez - ===== 2 - boroPress deskargatu ===== Orain, boroPress zure ordenagailura jeitsi eta ondoren boroPress enpaketaturik datorren ZIP fitxategia deskonprimitu ezazu. boroPress-en azken bertsioa jeisteko helbidea hauxe da: [[http://www.boropress.org/jeitsi/boropress.zip]] ===== 3 - boroPress konfiguratu ===== Dagoeneko boroPress zure ordenagailura jeitsi baduzu, pausu hauek jarraitu: === 1. Lehen pausua: === boroPress-en ZIP fitxategia deskonprimitu ezazu, "boropress" izena duen direktorio berri bat sortuko da. === 2. Bigarren pausua: === Sar zaitez "boropress" direktorio horren barruan eta "wp-config.php" fitxategi testu-editore bat erabiliz ireki ezazu. === 3. Hirugarren pausua: === Fitxategi hortan eta gure adibidearekin jarraituz, ondorengo kodea aldatu beharko duzu: define('DB_NAME', 'wordpress'); define('DB_USER', 'username'); define('DB_PASSWORD', 'password'); Eta horrela utzi: define('DB_NAME', 'patxibe_boropress'); define('DB_USER', 'patxibe_boropress'); define('DB_PASSWORD', '82s-ahs12AkLs.U20-JKsa2:shP7:29x'); === 4. Laugarren pausua: === Aldaketa hauek egin ondoren "wp-config.php" fitxategia gorde ezazu. ===== 4 - boroPress zure web gunera FTP bidez igo ===== ===== 5 - boroPress instalatu ===== boroPress zure web gunera igo ondoren eta "boropress" direktorio osoa igo duzula suposatuz, http://zuredomeinua.com/boropress/wp-admin/install.php helbidera abiatu zaitez. Patxi Bezeriatuaren adibidearekin jarraituz, http://patxibereziartua.com/boropress/wp-admin/install.php helbidera abiatu beharko zinateke. Helbide hortan, boroPress instaladorea aurkituko duzu, jarrai itzazu bertako argibideak.