Non: [[Sarrera]] > [[Aplikazioak]] ====== boroPress ====== boroPress, [[WordPress]] deritzon [[/aplikazioak#blogak|blogak]] kudeatzeko sisteman oinarriturik sortu dugun web aplikazioa da. WordPress-en instalazioa, euskaraketa eta pertsonalizazio prozesua errezteko asmoz, gure WordPress distribuzio propia hasi dugu, boroPress izena eman diogularik. boroPress, WordPress-en azken bertsioan oinarritua dago eta dagoeneko guztiz euskaratua egoteaz gain, egokitutako itxura mordoa dakartza eta zenbait plugin ere. Beraz, boroPress eta WordPress gauza bera dira, baina boroPress euskaratua dago eta zanbait gehigarri dakartza. boroPress, euskaldunon WordPress-a dela esan dezakegu. ===== boroPress instalatu ===== [[http://www.borobila.com|borobilaren]] bezeroa bazara boroPress instalatzeko bi modu dauzkazu: - [[boroPress instaladorea erabiliz]] - [[boroPress eskuz instalatu]] boroPress [[/boropress-eskuz-instalatu|eskuz instalatzea]] ez da lan erraza: boroPress jeitsi behar duzu, MySQL datu-base eta erabiltzaile bat sortu, boroPress-en konfiguratzio fitxategia moldatu behar duzu eta boroPress instalazioa bete. Beraz, gure gomendioa [[boropress instaladorea erabiliz]] instalatzea da. ===== Administrazio gunera sartu ===== boroPress-en instalazioa bukatu ondoren, admnistrazio gunera sartu beharko duzu. Hortarako, eta boroPress zure webgunearen argitaratze direktorio nagusian instalatu duzula suposatuz, http://zuredomeinua.com/wp-login.php helbidera abiatu zaitez. Patxi Bezeriatuaren adibidearekin jarraituz, http://patxibereziartua.com/wp-login.php helbidera abiatu beharko zinateke. Bertan, boroPress admistratzailearen erabiltzaile-izena eta pasahitza idatzi eta formulario bidali ezazu. ===== boroPress pertsonalizatu ===== boroPress-en administrazio gunean zaudela, boroPress zure gustora konfiguratzeko ordua da. ==== Aukera eta hobespenak definitu ==== WordPress-ek zure web gune edo blogaren portaera pertsonalizatzeko aukera ematen dizu, hortarako aministrazio gunearen //Aukerak// atalera sartu behar duzu eta bertan aurkituko dituzun hospenak zure gustura ezarri. Ezarri beharreko aukera garrantzitsuenak aipatuko ditugu: * Aukera -> Orokorra -> e-posta helbidea : Zure e-posta helbidea definitu ezazu! * Aukera -> Orokorra -> Partaidetza * Aukera -> Eztabaida : Iruzkinen inguruko hobespenak definitu itzazu ==== Zure erabiltzailearen profila pertsonalizatu ==== WordPress-en admnistrazio gunera sarrera baduzu, web gunearen erabiltzaile erregistratua (adibidez, administratzailea) zarela esan nahi du eta beraz, zure erabiltzailearen profila eta hobespenak ezartzeko aukera duzu. Sar zaitez administrazio gunera eta goikaldean eta eskuinaldean ageri den //Nire kontua// estekan klikatu. Bertan, zure datu pertsonalak definitu ditzakezu eta "Idazterakoan editore aurreratua erabili" nahi duzun aukeratu. ==== Gustoko duzun itxura aukeratu ==== Itxurak, WordPress-en itxura eta, neurri batetan, WordPress-en funtzionalitatea definitzen dutenak diseinuak dira. WordPress normalak dakartzan "default" eta "classic" itxurez gain, boroPress-ek euskraturiko beste 24 itxura dakartza: almost-spring, pool, thirteen, oscadia, dusk, wordpress98, wordpress100, etab. Itxura bat edo beste aukeratzeko, edo itxuraz aldatzeko, administrazio gunearen //Aurkezpena// atalera sar zaitez, ondoren gustoko duzun itxuraren iruditxoan klik egizu. ==== Erabili nahi dituzun pluginak aktibatu ==== Pluginak, WordPress-en funtzionalitatea aberasten duten programa txikitxoak dira, hau da, WordPress-eri ezaugarri eta funtzionalitate berriak gehitzen dieten programak. boroPress-en, WordPress-ekin datozen plugin lehenetsiez gain, ondorengo pluginak aurkituko dituzu: * **CMS** : Plugin honekin edozein Orrialde zure web gunearen sarrera orri bihurtu dezakezu eta beste edozein Orrialde zure blogaren azken istorio edo sarreren zerrenda. * **WP-ContactForm** : Harreman formularioa sortzeko. * **Soziala** : Sarrerak bildu.net, zabaldu.com eta del.icio.us-era bidaltzea errezteko. * **AzkenBerriak** : Web guneko azken berriak edozein orri edo sarreretan txertatzeko. * **Anarchy Media Player** : Ia edozein motako multiemedia fitxategiak sarreretan txertatzeko, Google Video eta Youtube bideoak txertatzeko ere. * **SimpleTags** : Sarreretan Technorati etiketak gehitzeko. * **WP-ShortStat** : Zure blogaren bisitarien estatistikak. Pluginak gaitu eta ezgaitzeko, administrazio gunearen //Pluginak// atalera sar zaitez. ===== Edukiak sortzen hasi ===== WordPress 3 eduki mota ezberdin daude: sarrerak edo istorioak, orriak eta iruzkinak. Zure web gunearen estruktura osatzen dutenak sarrerak eta orriak dira. **Sarrera** edo **istorio** bat, blogen eduki tipikoak dira, hau da, zerrenda batean kronologikoki ordenaturiko edukiak. **Orriak** zure gustura ordenatu ditzakezun edukiak dira, hau da, ez dira kronologikoki ordenaturiko edukiak. Zure web gunean, **sarrerak** eta **orriak** nola agertuko diren zure boroPress-aren itxurak definitzen du. Itxura gehienetan, **sarrerak** dira eduki garrantzitsuena eta zure web gunearen sarrera orrialdean agertuko dira, bestalde, **orriak** ezker/eskuin zutabeko zerrendatxo batean edo web gunearearen goikaldeko menuan agertuko dira. ==== Sarrera bat sortu ==== Sarrera bat sortzeko administrazio gunearen //Idatzi -> Bidalketa Idatzi// atalera jo behar duzu eta bertako formulario bete. ==== Orri bat sortu ==== Orri bat sortzeko administrazio gunearen //Idatzi -> Orrialdea Idatzi// atalera sar zaitez eta bertako formulario bete. ===== Erabilera aurreratua ===== boroPress-ek ezaugarri eta funtzio ugari eskeintzen dizkizu, baina askotan zail izaten da ezaugarri horiek aurkitzea edo nola erabili jakitea. Hona hemen, boroPress-en sekretu horiek nola erabili lagunduko dizuten hainbat galdera eta azalpen: ==== Sarrera orrialdea ==== * [[Orrialde bat nere web gunearen sarrera orria bihurtu nahi dut, nola?]] * **StaticHome** plugina erabiliz, orrialde bat sarrera orri bihurtu dut, [[nola erakutsi blogeko azken berriak orri hortan?]] ==== Multimedia ==== * [[Sarreretan Google Video edota Youtube bideoa txertatu nahi ditut, nola?]] * [[Nola txertatu sarreretan MP3 fitxategiak?]] * [[Nola erabili **Anarchi Media Player** plugina?]]