====== Helbide birbideraketa ====== Birbideraketa bat [[web zerbitzaria]]k erabiltzaileari helbide batetatik beste batera eramaten dionean gertatzen da. Suposatu ezazu duela hilabete batzu zure webgunean "nortzu-gara.html" web orri bat zenuela, baina orain fitxategi horri izena aldatu diozu, zien berria "honi-buruz.html" delarik. Momentu hontatik aurrera, gerta daiteke erabiltzaile batzu zure "nortzu-gara.html" orrira sartzea eta errore bat ikustea. Nola konpondu hau? Oso erraz, egin behar duzuna "www.zuredomeinua.com/nortzu-gara.html" helbidetik "www.zuredomeinua.com/honi-burtuz.html" helbidera berbideraketa bat konfiguratzea da. Eta nola konfiguratu berbideraketa bat? Modurik errezena zure [[/kontrol-gunea|kontrol guneko]] "Birbideraketak" atalera sartzea eta bertatik egitea da. Dena den, hau egiteko 1001 bat modu ezberdin daude: eskuz [[.htaccess]] fitxategi batean ModRewrite edo Redirect erregelak txertatuz, [[PHP]] edo antzeko lengoia bat erabiliz, etab.